Zaldibarko Udala jaiak iragartzeko kartel ofizialaren bila hasi da. Interesdunek maiatzaren 14ra arteko epea dute lanak aurkezteko. Gaia eta diseinua libreak izango dira, baina sorkuntzek derrigorrezko testu bat izan beharko dute ezinbestean: “2026ko Zaldibarko Jaiak”. Sortzaile bakoitzak kartel bakarra aurkeztu ahalko du.
Diseinuok era fisikoan zein digitalean aurkeztu daitezke. Paperean aurkeztea nahi dutenek gutunazal itxian entregatu beharko dute lana, udaletxeko bulegoetan, 2026ko Zaldibarko Jaiak lemapean eta egilearen adina zehaztuta. Barrualdean, beste gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, bizilekua eta helbidea zehaztu beharko dira. Kartela euskarri digitalean aurkeztu nahi dutenek, berriz, kultura@zaldibar.eus helbidera bidali beharko dute lana, beti ere, maiatzaren 14ra arteko epemugarekin.
Sariak
Kartel irabazleak 250 euroko saria eskuratuko du; bigarrenak, 150 eurokoak. Horrez gainera, hirugarren saria ere egongo da, 14 urtetik beherako parte hartzaileentzat. Azken horrek 100 euroko balioa duen sari berezia jasoko du, eskudirua beharrean. Epaimahaia jai batzordeko partaideek osatuko dute. Maiatzaren 18an emango dute kartel irabazlearen berri.
Onarriak:
Honako hauek dira lehiaketara aurkezten direnek bete beharreko baldintzak eta oinarriak:
- Gaia norberaren aukerakoa izango da. Edozeinek parte hartu ahalko du.
- Kartelean honako esaldi hau agertu beharko da: 2026ko Zaldibarko Jaiak.
- Diseinuak honako neurri hauetan aurkeztu beharko dira:
- Euskarri fisikoa: DIN-A3, era bertikalean.
- Euskarri digitala: JPG formatua 72 ppp-ko bereizmenarekin eta 42 x 29,7 zentimetroko proportzioarekin (DIN-A3 neurria)
- Kolorea: norberaren aukerakoa.
- Egile berak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu.
- Ez da irudi sexistarik ez eta testu sexistarik onartuko.