[ARGAZKI GALERIA]: Zaldibarko kuadrillen egunak harrera beroa izan du

Ekaitz Herrera 2026ko apirilaren 14a

Zapatuan, kuadrillen eguna ospatu zuten Zaldibarren, lehenengoz. Antolatzaileek "balorazio positiboa" egin dute, eta oraindik ezer zehaztu ez badute ere, zabalik utzi dute beste edizio bat antolatzeko atea. (Argazkiak: Zaldibarko gazteria)

"Egundoko harrera" izan du jaialdiak, Irune Prada zaldibartarraren berbetan. Bera izan da, beste hainbat gazterekin batera, Zaldibarko kuadrillen eguna antolatzen ibili dena. "120 lagun batu ginen bazkaritarako, eta nabarmentzekoa da eguneko gainerako ekintzetan ere jendetza batu zela. Esan dezakegu, beraz, jaialdia arrakastatsua izan zela". 

Txupinazoagaz eta zapi banaketagaz hasi zuten eguna, gaztetxean, eta marianitoa hartu zuten gero. Bazkaria Olazarko frontoian egin zuten, eta bingoan aritu ziren otortuda amaiturikoan. Arratsaldean, Sakatu elektrotxarangak girotu zituen herriko kaleak. Egunari dantzan eman zioten amaiera, Emaion taldearen emanaldiagaz eta Enabil musika jartzaileagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!