Eusko Jaurlaritzak herritarrak informatuta izan beharko lituzkeela salatu du Zaldibar Argituk

M.Z. 2026ko martxoaren 15a

Zaldibar Argituk deituta elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian. Dozenaka lagun batu dira bertan. 

Zaldibar Argituk Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantszio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 2025eko irailean Zaldibarko zabortegian egindako ikuskaritzaren inguruko hainbat adierazpen kaleratu ditu. 

Alde batetik, "onartezina" dela adierazi dute 29 hutsegite jasotzen dituen txosten teknikoa 5 hilabetean ezkutuan mantentzea. "Eusko Jaurlaritzak herritarrak informatu beharko lituzke, are gehiago inguruko bizilagunen osasuna eta segurtasuna arriskuan dagoenean". 

Bestalde, kezka adierazi dute zabortegian aurkitutako irregulartasunengatik. "Ulertezina deritzogu horrenbeste denboran hutsegite horiek zuzendu ez izana. Oso larria iruditzen zaigu lixibiatuak inongo kontrolik gabe lurrera eta errekera isurtzea, oinarrizko azpiegituretan mantentze lanak ez egitea edo sortzen diren garsak tratatzeko sistema ez edukitzea", jarraitu dute. 

Hori horrela, Jaurlaritzari arduraz jokatzeko eskatu diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!