[GUTUNA] Txerto iraungien kasua Zaldibarren: "Haserre gaude Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren gardentasun faltagatik"

Anboto 2026ko otsailaren 9a

Iraungitako txertoen auzian, kaltetutako ume zaldibartar baten gurasoek gutuna bidali dute ANBOTOra. Paula de la Portilla ume horren ama da eta Zaldibarko anbulategian "gutxienez hiru kasu" erregistratu direla azaldu du. Erantzukizunak eskatu dizkie Osakidetzari eta Jaurlaritzari. 

Zaldibarko anbulatorioan dosi hirukoitz birikoa iraungita jaso duten hiru (guk dakigula) adingabeetako baten gurasoak gara. Gure 17 hilabeteko semeak 2025/08/25ean jaso zuen Priorix txertoa, A69FF652A lotea, 2025eko maiatzetik iraungita. 2026/01/30ean, Osakidetzak telefonoz deitu, barkamena eskatu, eta zentrora jateko esan zigun, kartillarekin, akatsa baieztatu ahal izateko. Han egiaztatu ziguten iraungitzea, eta kontatu ziguten amatxo batek detektatu zuela, 2026/01/28an kartilla ikusi ondoren bere alabari txerto iraungi bat inokulatu ziotela. Berehala txertatu zuten gure semea, baina horrek harritu egin gintuen, txerto berri hori biharamunean iraungitzen zelako. Denbora horretan bi lote aldi berean erabili zirela azaldu ziguten: bata denboraren barruan, eta bestea iraungia; beraz, haur batzuek ez zuten eraginik izan, dena zoriaren mende egon zen. Azpimarratu ziguten txertoa berriro jartzea segurua eta arriskurik gabea dela. Baina zer gertatuko zatekeen hilabete hauetan gure seme-alabak elgorriaz, errubeolaz edo hazizurriaz kutsatu izan balira? Haserre gaude Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren gardentasun faltagatik. Zaldibar apenas aipatzen da hedabide edo ohar ofizialetan. Egia osoa, ikerketa sakona, erantzukizunak argitzea eta Osakidetzan egiturazko aldaketak egitea eskatzen dugu, berriro gerta ez dadin.

Paula de la Portilla

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!