Zaldibartarrek zabalik dute parte hartze bidezko aurrekontuetan bozkatzeko epea

E.H. 2026ko urtarrilaren 26a

Zaldibartarrek 8 proposamenen artean erabaki beharko dute zein exekutatu. Udalak 20.000 euroko diru-atala prestatu du. Proposamenak bozkatzeko epea otsailaren 2ra arte dago indarrean.

Zaldibarko parte hartze bidezko aurrekontuak fase berri batera igaro dira. Hemendik eta otsailaren 2ra arte, herritarrek boto bidez erabakiko dute zein proiektu exekutatu. Zortzi proposamen daude aukeran, 20.000 eurora arteko mugarekin. Botoak honako lotura honetan eman behar dira: https://form.typeform.com/to/ArXINcRX

Aurten, zaldibartarrek 11 proposamen aurkeztu dituzte parte hartze bidezko aurrekontuetara. Alabaina, udaleko bulego teknikoak horietariko hiru utzi behar izan ditu bazterrean, "proposamenek aurrekontua gainditzen zutelako edo proiektu horiek martxan daudelako". 

Honako hauek dira bozkagai dauden zortzi proiektuak:

  1. Haur parkeak konpontzea.
  2. Goierriko lursail bat erostea, ondoren, auzolanean, aparkaleku modura atontzeko.
  3. Aisialdi libreko ekintza espezifikoak antolatzea behar bereziak dituzten umeentzat.
  4. Dirulaguntzak sustatzea behar bereziak dituzten 6-18 urte artekoen
    tratamenduetarako.
  5. Ibilgailuentzako aparkalekuak hobetzea eta topeak jartzea herriko hainbat puntutan.
  6. Zuhaitzak landatzea Olazarren.
  7. Herriko azterketa energetikoa egitea.
  8. Sexualitateari eta teknologia berriei buruzko hitzaldiak eta tailerrak nerabeentzat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!