Hileetako lehiaren ostean, heldu da Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako aurtengo txapeldunak nortzuk diren jakiteko ordua. Finalak 16:00etan hasiko dira, Zaldibarko Olazar pilotalekuan.
Emakumeen lau eta erdiko finalean Gamindek eta Salsamendik neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, gizonen lau eta erdiko finala hasiko da: Cestau Muruaren aurka. Azkenik, binakako txapelduna Zubizarreta-Apeztegia eta Karregal-Landa bikoteen artean dago.
Betiko lez, zuzeneko emankizunean Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…