Atzoko jardunaldiaren ostean, Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalista denak erabakita daude. Gizonen lau eta erdian Muruak eta Cestauk neurtuko dituzte indarrak: emakumeen lau eta erdikoan Gaminderen eta Salsamendiren artean dago txapela; eta gizonen binakakoan, Zubizarreta-Apeztegia eta Karregal-Landa bikoteak heldu dira finalera. Finalak abenduaren 31 arratsaldean jokatuko dira.
Atzo, Salsamendik 22-16 menderatu zuen Zabaleta. Binaka, Karregal eta Landa 22-16 nagusitu ziren Apezetxearen eta Santestebanen aurka. Bideoan atzoko jardunaldiko laburpena ikusi daiteke.