Gaur, 21:00etatik aurrera, Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdi bi jokatuko dira. Emakumeen lau eta erdian Zabaletak eta Salsamendiren kontra jokatuko du. Gizonen binakakoan Karregal-Landa eta Apezetxea-Santesban bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Landak etorri ezin duen Elorz pilotariaren tokia hartuko du.
Zuzeneko emankizunean Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…