Zaldibarko emakume batek jasandako eraso matxista salatuko dute gaur

E.H. 2025eko azaroaren 21a

Eraso matxista bat salatzeko elkarrateratzea Zaldibarren.

Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez, erasoa atzo gertatu zen, azaroak 20.

Zaldibarko Udalak elkarretaratzera deitu du atzo herriko emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko. Hiru alderdiek adierazpen instituzionala kaleratu dute, eta gaitzetsi egin dituzte emakumeen eskubideei eraso egiten dieten indarkeria mota guztiak: "Emakumeen aurkako indarkeria oro gaitzesten dugu, Euskal Herriko herri eta hiri guztietan, mundu osoan bezala; horrelako erasoak berehala desagerrarazteko nahia adierazten dugu". Udalak babesa adierazi dio biktimari, baita herritar horren inguruko senideei eta gertukoei ere. Era berean, herritarrak deitu ditu gaur arratsaldean plazan batzera. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!