Zaldibarko Udalak Gabonetako merkataritza kanpaina jarriko du martxan, herriko komertzioen salerosketak sustatzeko. 10 euroko 700 deskontu bonu kaleratu eta herritarren eskura jarriko ditu, doan. Hori horrela, abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra, erabiltzaileek 10 euroko deskontuak lortu ahalko dituzte 20 eurotik gorako erosketetan, beti ere, kanpainara atxikitako establezimenduetan baliatzen badituzte. Txartelok udaletxean (goizez) eta liburutegian (arratsaldez) eskatu ahalko dira abenduaren 1etik aurrera, agortzen diren arte. Udalak zehaztu duenez, herritar bakoitzak bonu bakarra baino ezingo du erabili, eta horiek ezingo dira janaria, edaria edo tabakoa erosteko baliatu. Kanpainara baturiko establezimenduak honako hauek dira:
- AO Hortz klinika
- Bitxiak
- Elisa Ileak ileapaindegia
- Eroski City
- Etarte
- Egaña farmazia
- Fruta-Barazkiak-Mugikorrak
- Gizadi fisioterapia
- Imendia
- Irantzu ileapaindegia
- Maderlan
- Maga Bebes
- Onaindi supermerkatua
- Ortuzar iturgintza
- Zutitu zentroa, Ibon Padilla
Zaldibarko Udalak 7.500 euro bideratu ditu kanpainara. Eneritz Azpitarte alkateak herritarrak animatu ditu txartelak eskuratzera eta erosketak herriko establezimenduetan egitera: “Jarrai dezagun tokiko merkataritza sustatzen eta herriko komertzioetan erosten”.