[ARGAZKI GALERIA] Euskal Herriko gazte feministen Baterajotze jendetsua Zaldibarren

Anboto 2025ko aza. 2a, 19:05

Berbaldi, tailer eta eskaintza kultural zabala izan dute asteburuan Zaldibarren. Zapatuko manifestazioan 800 gazte baino gehiagok parte hartu zuten. Hausnarketarako eta kultur emanaldietarako tartea ere izan dute.

Baterajotze feministak aurreikuspenak bete ditu. Barikutik domekara bitartean aldarrikapena, gogoeta eta kultura uztartzen dituen egitarauan parte hartu dute Euskal Herri osotik Zaldibarrera etorritako gazte feministek. 

Antolatzaileek asteburuaren “balorazio positiboa” egin dute. Ekitaldi nagusietariko bat zapatuko manifestazioa izan zen. Antolatzaileen esanetan, zortziehundik gora lagun elkartu ziren Zaldibarko manifestazio feministan. Euskal Herriko gazte feministen Baterajotzeko bigarren egunean manifestazio jendetsua egin zuten Feminismoa Lubaki lelopean. Mobilizazioa mistoa izan zen, baita intergenerazionala ere. Euri zaparradari aurre eginez, Zaldibarko kaleak bete zituzten. 

Zaldibarren hartutako indarrak “Euskal Herriko auzo eta herriak astintzen jarraitzeko” baliatuko dituzte. Sistema berri bat irudikatu eta eraikitzeko borrokan jarraituko dutela adierazi dute, “inoiz baino gehiago, antolakuntza feministaren unea delako”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!