Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatuko da gaur

Anboto 2025eko urriaren 30a

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana jokatuko dira.

Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketaren barruan partidu bi jokatuko dira gaur, 21:00etan, Zaldibarko pilotalekuan. Lau eta erdikoan Perezek eta Salcedok neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, Lizeaga-Landa eta O.Etxeberria-Sotil bikoteen txanda izango da.

Joan zen asteko jardunaldiari dagokionez, Egurrolak 22-6 irabazi zion Izagirreri. Binakakoan, Zubizarreta eta Apeztegia gailendu ziren Etxeitaren eta Erkiagaren aurka: 22-8.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!