[ARGAZKI GALERIA]: Gazte feministen Baterajotzea prestatzen hasi dira Zaldibarren

Ekaitz Herrera 2025ko urr. 29a, 11:44

Asteburu honetan, Euskal Herriko ehunka gazte feminista batuko dira Zaldibarren, feminismoaren erronkei zelan aurre egin hausnartzeko eta etorkizunerako lanketak marrazteko. Antolakuntza taldeko kideak buru-belarri dabiltza azpiegiturak muntatzen. Karpa nagusia eta eszenatokia MEK enpresaren parean egongo da; kanpalekua, Olazarren. 2023ko Baterajotzean 800 gazte feminista baino gehiago batu ziren, eta marka hori gainditu gura dute Zaldibarkoan.

"Ortzimuga feminista marrazteko egunak" izango zirela iragarri zuten maiatzean, eta egitaraua ikustea besterik ez dago Baterajotzeko berbaldi, tailer zein ekitaldietan feminismoaren askotariko ertzak landuko dituztela ondorioztatzeko. Barikuan zabalduko dute jardunaldi-sorta, frontoian, Euskal Herri osoko ehunka gazteri ongietorria eginda. Hiru egunez, feminismoaren ertz guztiak aletuko dituzte berbaldirik berbaldi eta tailerrik tailer. 

Baterajotzeko saioetan parte hartzeko aukera zabalik dago. Interesdunek entradium.com atarian eskuratu ahal izango dituzte sarrerak. Asteburu osoko bonua 40 euroan erosi daiteke; 15 euroan barikukoa, eta 20 euroan zapatukoa.

EGITARAUA

Urriak 31, barikua

  • 19:00 Harrera ekitaldia. Frontoian
    • Mahainguru zentrala: "Gutxi irabazi dugula dioena gezurretan ari da" (Euskal feminismoaren genealogia)
  • 22:00 Bertso-saio musikatua. Gune handian
    • Oihana Arana, Araitz Katarain eta Kattin Madariaga.
    • Musikariak: Aner Peritz eta Irene Ruiz de Austri
    • Gai-jartzailea: Jone Lizarralde
  • Ondoren, Olatz Salvadorren kontzertua. Gune handia

Azaroak 1, zapatua

  • 08:30 - 09:30 Gosaria. Eskolako patioan
  • 10:00 Mahainguru zentrala: "Lubaki feministatik, norantz?" (Bilgune Feminista eta Gazte Feministak)
  • 12:00 Berbaldiak / Tailerrak
    • Gaztetxean: Zaintzaren dispositibo patriarkala: emakume zaintzaileak ekoizteko mekanismoaren analisia (Lore Lujanbio)
    • Frontoian: Drageatu ezin bada, ez da gure iraultza! (Xarma Leoine, Albina Stardust eta Divina Comedia)
    • Gune handia: Gorputz politikoak, argaltasun araua eta erresistentzia lodiak (Magda Piñeyro eta Mijo Lizarburu)
    • Gela multianitza: Hezkuntza feminista: Zer protokolok babestuko gaitu? (Ikama eta unibertsitateetako Ikasle Feministen taldeak)
    • Eskolako gela: Bitxigintza tailerra (Andrea Gonzalez)
  • 14:00 Elektrotxaranga: Armiarmak. Gaztetxetik hasita
    • Bazkaria
  • 16:30 Berbaldiak / Tailerrak
    • Frontoia: Ahotsak urratuz. Euskal gatazka gure ahotik. (Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre, Olatz Dañobeitia Ceballos, Eztizen Artola Iturrate eta Maider Galardi F. Agirre)
    • Eskolako gela: Nora jakin barik. Fanzine eta idazketa tailerra. (Leire Vargas)
    • Gela multianitza: Vogue tailerra: 'Nefertiti' (Founding mother of the Kiki House of Anunnaki)
    • Gaztetxea: Grafitti tailerra (Little ELLA)
    • Plaza: Azkazaletan geratzen dena (Hembrax Kolektif)
  • 19:00 Mobilizazioa eta ekitaldia. Plazatik hasita
    • Ondoren, Vogue Showa: 'Nefertiti' (Founding mother of the Kiki House of Anunnaki)
  • Afari eskaintza
  • 22:00 Musika emanaldiak:
    • Gune handian: Mikosis, Perlata eta Ganibet
    • Gaztetxean: Maruxak, Siwanaba, Labar eta DJ Pezon

Azaroak 2, domeka

  • 09:30 - 11:00 Gosaria. Eskolako patioan
  • 11:00 Azoka. Plazan
    • Pintxada eta Marianitada. Xerra espazioan
  • 14:00 Itxiera

Asteburu osoan zehar, Bollologia erakusketa (Frontoian) 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!