Joan den domekan, Olazarmendi klubak denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenetako bat lehiatu zuen: Euskadiko txapelketa, Espainiako Koparako salkapen fasea ere bazena. Bertan, Euskadiko 25 gimnasta gazte lehiatu ziren Madrilen azaro amaieran lehiatuko den txapelketa nazionalean parte hartzeko eskubidea ematen duten bost plazen bila.
22 urteko Ane Fernandezek lan bikaina egin zuen bere kategorian urrezko domina eskuratuz. Kurdu jatorriko Alan Kurdi ume siriarraren tragedian oinarritu zuen bere minutu eta erdiko lana. Kurdi 2015ean hil zen, hiru urterekin, Mediterraneo itsasoan itota, bere familiarekin Siriako Gerra Zibiletik ihes egiten zebilela. Bere gorpuaren argazkia ezaguna bihurtu zen mundu mailan.
Hodei Rivas lehenengoz Kopan
Txapelketa berean parte hartu zuen Olazarmendiko Hodei Rivasek ere, lesiotik batetik bueltan. Aurten, lehen aldiz hartuko du parte Espainiako Kopan, duela gutxira arte soilik emakumeei bakarrik bideratutako txapelketan. "Bere parte-hartzeak aurrerapauso berria eta lorpen garrantzitsua dakar gizoneen gimnasian", azaldu dute Olazarmendiko arduradunek ohar batean.
Ane Fernadezen ariketa.