Apezetxea-Santesteban eta Karregal-Elorz bikoteak aurrera, Olazar txapelketan

Joseba Derteano 2025ko urr. 3a, 08:39

Atzo 38. Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako jardunaldi berri bat jokatu zuten Zaldibarko pilotalekuan.

Binakako partidu bi jokatu ziren. Lehenengoa oso lehiatua izan zen eta Apezetxea eta Santesteban asko sufritu ostean sailkatu ziren Oskozen eta Olidenen aurka: 22-20. Bigarren neurketa, berriz, erraz atera zuen aurrera Karregal-Elorz bikoteak Lerenaren eta Altuzarraren aurka: 22-6.

Zuzeneko emankizunak
Zaldua Pilota Taldeak aurten ere zuzeneko emankizunak eskainiko ditu final-laurdenetatik aurrera. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak… Normalean, Koldo Aldalur edo Haritz Gallastegi izaten dira esatariak, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Azaroaren 8rako dute aurreikusita lehenengo partidua. Guztira, zortzi emankizun izango dira. Emankizun horiek www.anboto.org webgunearen bitartez ere jarraitu ahal izango dira eguenero. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!