Etorkizuneko Olazar pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokoan, gaur

Anboto 2025ko ira. 25a, 10:00

Zaldibarko frontoian lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan, 21:00etatik aurrera.

Lau eta erdiaren barruan Uriartek eta Ibarrak neurtuko dituzte indarrak. Binakako partidua honako hau izango da: O.Etxeberria eta Sotil Arribilagaren eta Markaidaren aurka.

Aurten eskualdeko hiru pilotari dabiltza lehian eta euretako bat kanpoan geratu zen joan zen asteko lehen jardunaldian. Koldo Bikandik 21-22 galdu zuen Rekalde II.aren aurka.

Zuzeneko emankizunak
Zaldua Pilota Taldeak aurten ere zuzeneko emankizunak eskainiko ditu final-laurdenetatik aurrera. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak… Normalean, Koldo Aldalur edo Haritz Gallastegi izaten dira esatariak, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Azaroaren 8rako dute aurreikusita lehenengo partidua. Guztira, zortzi emankizun izango dira. Emankizun horiek www.anboto.org webgunearen bitartez ere jarraitu ahal izango dira eguenero. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!