Pintxo-dastaketa ibiltaria Zaldibarren, Urdiñak txokoaren 50. urteurrena ospatzeko

E.H. 2025ko ira. 18a, 13:57

Irailaren 27an egingo dute, bai Urdiñak elkartean bai herriko gainerako txoko gastronomikoetan ere. Dastaketarako txartelak salgai daude.

Zaldibarko Urdiñak txoko gastronomikoak bere 50. urteurrena ospatuko du datorren zapatuan, irailak 27. Hori dela eta, efemeridea behar bezala ospatzeko, pintxo-dastaketa ibiltari eta musikatua egingo dute, udalerriko gainerako elkarte gastronomikoekin elkarlanean. Honako hau izango da pintxo dastaketako ibilbidea:

  • 11:30 Udaletxetik Goierrira irten
  • 12:00 Goierriko elkartea
  • 12:45 Artia elkartea
  • 13:30 Erreka-barrena elkartea
  • 14:00 Okaran-iturri elkartea
  • 14:30 Urdiñak elkartea

Dastaketarako txartelak 15 euroan eskuratu daitezke Karobi, Sorgin, Paula, Talka 2.0, Castet eta Negugogor establezimenduetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!