Batetik, aldageletako berogailu-galdara eskolako biomasara konektatzen dabiltza. Bestalde, teilatua konpontzen hasi dira. Azkenik, kiroldegiko kantxa pintatuko dute. Udalak bere sareetan jakinarazi duenez, inbertsio osoa 123.790 eurokoa da. Bizkaiko Foru Aldundiak 26.881 euroko ekarpena egin du obrak diruz laguntzeko.