[EGITARAUA]: Kokein, Luhartz, bakailao txapelketa eta Bizkaiko bolo txapelketa Goierriko jaietan

Anboto 2025ko uzt. 17a, 12:00

Ikuskizun bat, Goierrin. ZALDIBARKO UDALA

Asteburu honetan, jaiak ospatuko dituzte Zaldibarko Goierri auzoan. Barikuan, rap eta rock doinuek hartuko dute auzoa. Zapatuan, bakailao eta paella txapelketak izango dituzte, baita antzerkia eta Luhartzen erromeria ere. Domekan, asto-probak jokatuko dira. 

EGITARAUA

Uztailak 18, barikua

  • 12:00 Meza. Ondoren, salda eta omenaldia auzoko nagusiei
  • 18:00 Tabernaren irekiera
  • 19:00 Txapligua eta Donien Atxa
  • 20:00 Sardina-jana
  • 20:00 Bolo-kanporaketa txapelketa
  • 21:00 Rock eta rap jaialdia (DJ Lander Luque)
    • Hatxe
    • Kokein
    • Jon Uri, K_rras eta Kr8

Uztailak 19, zapatua

  • 11:30 Bakailao eta paella txapelketa herriko trikitilariek girotua
    • 12:30 - 13:30 Izen ematea
    • 14:15 - 14:30 Paellak aurkeztu
    • 14:30 - 14:45 Bakailaoa aurkeztea
  • 17:00 Mus eta briska txapelketa
  • 18:00 Antzerkia. Ondoren, txokolatea
  • 19:30 Buruhandiak
  • 21:00 Erromeria Luhartz taldearekin
  • 21:00 Bolatokia martxan
  • 23:00 Bolo txapelketa

Uztailak 20, domeka

  • 12:30 Bizkaiko bolo txapelketa
  • 18:00 Asto probak. Irazola, Lopategi eta Gorostiola
  • 18:00 Ume eta gazteen herri jokoak
  • 19:30 Donien Atxa botatzea
  • 20:00 Argazki proiekzioa
  • 21:00 Jaiei amaiera emateko traka
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!