Zaldu Trail lasterketaren hirugarren edizioan Mestafa Mahfoud eta Leire Uribe izan dira nagusi. Gizonezkoetan, Mahfoud 1:42:00ko denboragaz helmugaratu da. Bigarren sailkatua, Peio Lagos (1:42:02) izan da eta hirugarrena Ander Jauregi (1:42:05).
Emakumezkoetan, Berrizko Amaraune Mendi Lasterketan garaipena lortu zuen Leire Uribe izan da nagusi. Uribek 2:05:21ko denbora egin du. Bigarren sailkatua Lola Oyarzabal (2:05:58) izan da eta hirugarrena Zutoia Odriozola (2:07:43).
Lasterketa laburra
Lasterketa laburrean Xuban Muniozgurenek ez du aurkaririk, hirutik hiru garaipen daramatza. Mallabian, Berrizen eta Zaldibarren nagusitasunez irabazi du. Bigarren postuan etxeko korrikalaria sailkatu da, Gorka Arrizabalaga eta hirugarren postua Ibai Perezentzat izan da.
Emakumezkoetan, Amagoia Iribarrek irabazi du 1:25:00ko denboragaz. Bigarrena Alaitz Egaña izan da eta hirugarrena Maria Tinoco.
ANBOTO babesle
ANBOTO Kopako babeslea da eta gertuko jarraipena egin dio Zaldu Trail lasterketari. Lasterketaren argazki galeria zabala egongo da ikusgai bihar www.anboto.org atarian.