Olazar txapelketako errebantxa jokoan, gaur

Joseba Derteano 2025ko uzt. 4a, 12:12

Iazko Gabon zaharretan Olazar pilota txapelketako finalak jokatu zituzten pilotariak berriro kantxaratuko dira gaur, Zaldibarren.

Txapeldunek errebantxarako aukera emango diete azpitxapeldunei 18:00etatik aurrera. Lau eta erdian Etxebarria txapelduna eta Rekalde lehiatuko dira. Finalean bezain ondo eta parean (22-20) badabiltza, ikuskizuna segurtatuta dago. Binaka, Fernandez eta Loza txapeldunak Lizeaga eta Landaren kontra arituko dira. Lizeagak parte hartu ezin duen Egigurenen tokia hartuko du.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!