[EGITARAUA] Paella eta tortilla txapelketak, herri kirolak eta herri bazkaria Eitzagako sanpedroetan

Anboto 2025ko eka. 26a, 11:54

Zaldibarko Eitzaga auzoan jai giroa izango nagusi datozen egunotan. Bihar altxatuko dute donien atxa, 19:30. Asteburuari begira hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

EGITARAUA

Ekainaren 27a, barikua

14:00 Nagusientzako bazkaria.
18:00 Umeentzako pintura eta marrazki lehiaketa.
19:00 Txokolatada herrikoia.
19:30 Txopoa altxatzea.

Ekainaren 28a, zapatua

12:30 Paella eta patata tortilla lehiaketa.
14:00 Plateren aurkezpena.
14:15 Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa. Ondoren, bazkari herrikoia.
18:00 Bolo jaurtiketa.
19:00 Bolo lehiaketa. 
20:00 Saiheski-jana.
21:00 Festak girotzeko afaria.

Ekainaren 29a, domeka

13:00 Meza San Pedro ermitan. Ardoa eta galletak bertaratuentzat. 
13:45 San Pedrotik jaitsiera trikitilariekin, eta euskal dantzak parkean. 
14:00 Txirikil joko tradizionala.
18:00 Herri kirolak: Asto probak.
20:00 Errifaren zozketa.
21:00 Jaien amaierako azken traka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!