Baterajotzea Zaldibarren izango da urriaren 31tik azaroaren 2ra bitarte eta norbere burua gazte eta feministatzat duen ororentzako elkargune izango dela esan dute antolatzaileek. Komunitate feminista batu eta indartzeko baliatuko dute.Abestia zuzenean Zaldibarreko aurkezpenean abestu duten arren, lau haizetara, gaur, egunean zehar, zabalduko dute beraien sareetan. Bideoklipa Portugaleteko Sastraka gaztetxean grabatuta dago.