Ikur industrial baten 80. urteurrena

Anboto 2025ko eka. 12a, 12:46

Zalantzarik barik, Achaorbea Egaña y Compañía (Irega) da Zaldibarko industria lantegietako ikurrik esanguratsuenetariko bat.

Enpresak bere 80. urteurrena bete du asteon, ospakizun batekin. Ekitaldian enpresako arduradunak, Aldundiko ordezkariak eta Zaldibarko alkatea batu ziren. Nabarmentzekoa da, Zaldibarren fabrikatutako giltza ingelesak mundu osoan zehar egin direla ezagun, kontinente guztietan eta 80 herrialde baino gehiagotan saltzen baitira, erremintarik puntakoenen merkatuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!