Zaldibarko futbito maratoian parte hartzeko izen-ematea abian dago

Anboto 2025ko mai. 29a, 11:20

Ekainaren 12ra arte apuntatu daiteke.

Zaldua Kirol Elkarteak antolatuta, Zaldibarko futbito maratoiak 33. aldia egingo du ekainaren 27tik 29ra. Interesatuek ekainaren 12ra arte dute izena emateko aukera Paularen Zokoa tabernan. 100 euro da talde bakoitzeko. Zozketa ekainaren 12an, 20:00etan, egingo dute Solobarria futbol zelaian.

Torneoa Zaldibarko kiroldegian jokatuko da ekainaren 27an, 28an eta 29an. Talde irabazleak 1.000 euro jasoko ditu; bigarrenak, 600 euro; hirugarrenak, 350 euro, eta, laugarrenak, 250 euro. Herriko talderik onenak 250 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 150 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!