Zaldibarko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan

Anboto 2025ko api. 30a, 09:00

Lanak maiatzaren 18a baino lehen aurkeztu behar dira. Lehenengo sariak 250 euro jasoko ditu; bigarrenak, 150.

Zaldibarko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan dago. Parte hartzaileek maiatzaren 18ra arteko epea izango dute diseinuak aurkezteko. Kartelak gutunazal itxian entregatu beharko dituzte udaletxeko bulegoetan, 2025eko Zaldibarko Jaiak izenburuagaz eta egilearen adina zehaztuta. Barrualdean, beste gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, bizilekua eta helbidea zehaztu beharko dituzte. Lehiakideak diseinua euskarri digitalean aurkeztu nahi badu, kultura@zaldibar.eus helbidera bidali beharko du lana. Kartel irabazleak 250 euroko saria eskuratuko du; bigarrenak, 150 eurokoa. Horrez gainera, hirugarren sari bat egongo da 14 urtetik beherako parte hartzaileentzat: onuradunak 100 euroko balioa duen sari berezia jasoko du. Epaimahaiak maiatzaren 22an emango du kartel irabazlearen berri. Lehiaketako oinarriak Zaldibarko Udalaren web atarian kontsultatu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!