Zaldibarko Jendeak taldeak esan duenez, "gorroto-delitu xenofobo eta arrazistak EAEn erregistratutako gorroto-delituen % 64 dira, sexu joeragaitiko delituen oso gainetik (% 15)". Gainera, delitu arrazistak "% 23 igo direla" adierazi du Ikuspegi Behatokiaren datuak eskutan. Era berean, udalerriko gazte arrazalizatuei buruzko argitalpen monografikoa kaleratu eta banatu dute oraintsu etxerik etxe.