Zaldibarko udalekuetan izena emateko epea martxoaren 31n zabalduko da

Anboto 2025ko mar. 24a, 08:00

Interesdunek apirilaren 10era arteko epea izango dute inskripzioak egiteko. Horretarako, izena emateko orria bete beharko da, eta telematikoki edo bulegoetan, aurrez aurre, Zaldibarko Udalari helarazi.

Zaldibarko udalekuetan izena emateko epea martxoaren 31tik apirilaren 10era izango da. Udalekuak lau astez eskainiko dira, data honetatik honetara: ekainaren 23tik 27ra, ekainaren 30etik uztailaren 3ra, uztailaren 7tik 11ra eta uztailaren 14tik 18ra. 10:00etatik 14:00etara bitartean eskainiko dira, astegunez, eta haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da, 15 euroko gehigarria ordainduta. Azken hori 09:00-10:00 bitartean eskainiko da, eta interesdunek izena ematerakoan egin beharko dute horretarako eskakizuna. Aurtengo ekitaldian, 2013 eta 2020 urteen artean jaiotakoek eman ahalko dute izena udalekuetan.

Kuotak eta plazak

Zaldibarko Udalak honako prezio hauek zehaztu ditu asteko: ume bakarra inskribatzen duten familiek 25 euro ordaindu beharko dute. Bigarren eta hirugarren umea inskribatzeagatiko kuota, berriz, 12 eurokoa izango da. Zaldibarko Udalak honako kontu korronte hau jarri du intsuldaketak egiteko: ES56 2095 4408 1420 7700 0180 (Kutxabank).

Plaza kopurua mugatua da, 125 umerentzako lekua eskainioko da gehienez. Eskatzaile kopurua eskainitakoa baino handiagoa bda, udalak zozketa egingo duela aurreratu du. Era berean, inskripzio epeetatik kanpoko eskaririk onartuko ez duela jakinarazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!