Zaldibarko gaztetxearen 21. urteurrena zapatuan

Anboto 2025ko mar. 7a, 08:51

Gaztetxeko kideetariko batzuk.

Zaldibarko gaztetxeak bere XXI. urteurrena beteko du asteburu honetan, martxoak 8. Hori dela eta, bertako kideek ospakizuna antolatu dute.

 Dominika Talde Feministaren elkarretaratzeagaz hasiko dute eguna. Gero, 15:00etan, bazkaria eta bazkaloste girotua izango dituzte. Arratsaldean, herriko kaleetara irtengo dira poteoan (18:00). Azkenik, gauean, gaztetxera bueltatuko dira, musika kontzertuez gozatzera. Ameba eta Garratz taldeek egingo dituzte emanaldiak. Pipigaltzaluze musika jartzaileak ipiniko dio amaiera parrandari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!