Auto biren arteko istripua gertatu da AP-8an, Zaldibar parean

Anboto 2025ko ots. 24a, 15:09

Donostiarako noranzkoan gertatu da.

Gaur, 14:30 inguruan, auto biren arteko istripua gertatu da AP-8an, Zaldibar parean. Talak egin duten autoak ezkerreko erreian daude. Beraz, trafikoa eskumako erreitik bideratzen ari dira une honetan. Kilometro bat inguruko auto ilarak daude, Ertzaintzako iturrien arabera. Oraingoz, ez dute jakinarazi istripuak zuriturik eragin duen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!