Eneritz Azpitarte Osasun Saileko kideekin batu da osasun zentroaren geroaz hitz egiteko

Anboto 2025ko ots. 19a, 13:54

Zaldibarrek "osasun zentro duina" behar duela helarazi die alkateak osasun arduradunei.

Eneritz Azpitarte Zaldibarko alkateak Osasun Sailera eraman du herritarren kezketariko bat: osasun etxeari loturikoa, hain zuzen ere. “Zaldibarren osasun zentro duin bat behar dugu. Hori dela eta, Osasun Sailarekin harremanetan hasi gara, gaia lantzeko eta aurrera begirako aukera posibleak aztertzeko”, azaldu du Azpitartek. Bilera "giro onean" egin zela azpimarratu du alkateak, eta eskerrak eman dizkie Osasun Saileko kideei "zaldibartarren kezkak eta eskariak entzuteko izandako prestutasunagatik". Era berean, Zaldibarko Udalak "bere borondaterik zintzoena" agertu dio Osasun Sailari, "osasunzentro duin bat izateari buruzko gaia patxadaz eta behar bezala lantzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!