Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibarko Udalaren adierazpena, zabortegia amildu zeneko bosgarren urteurrenean

Anboto 2025ko ots. 6a, 20:41

Zaldibarko Udalak adierazpen bat kaleratu du ordezkari guztien babesagaz, aho batez. 

2020ko otsailaren 6an Zaldibarko Eitzaga auzoan VerterRecycling zabortegia amildu zen. Azken 40 urtetan Euskal Herrian gertatutako ingurumen hondamendirik larrienak gure herria gogorki kolpatu zuen. Gertaeraren bosgarren urteurrenean Zaldibarko udalak honakoa adierazi nahi du: 

 

1. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, zabortegian hildako langileak gogoratzen ditugu, eta beraien senitarteko eta gertukoei udalaren eta Zaldibarko herriaren elkartasuna eta babesa adierazten diegu.

 

2. Zaldibarko Udalak amiltzearen inguruko erantzukizun guztiak argitzeko eskaera egiten du, eta helburu horrekin bere eskura dagoen guztia egiteko konpromisoa hartzen du.

 

3. Zaldibarko Udalak zabortegia gertatu zenetik langileen bilaketa, kaltetuen osasuna eta gertatutakoaren inguruko erantzukizuna aldarrikatu duten herritar eta kolektiboei beraien konpromisoa eskertzen die, eta hondamendia gogoratzeko antolatuko diren ekitaldietan parte hartzeko deia egiten die herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!