Margotze lanak abenduaren 21ean egin zituzten, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira. "Irudian txori bi agertzen dira, hau da, animalia migratzaile bi; erpeak barik atzamarrak dituzte, eta oskol itxurako etxea garraiatzen dute. Migratzaileen errealitateagaz lotzen den irudia da", azaldu du Roberto Macho Zaldibarko Jendeak elkarteko kideak. Era berean, Joseba Sarrionandiaren poema bat idatzi dute, eta gaztelaniara, arabierara eta frantsesera itzuli. Jatorrizko irudia migratzaile batena da. Dozena bat lagunek parte hartu zuten artelana egiten, Gaëlle Rocher Fernández artistaren gidaritzapean.