Lidia Cañetek ezin izan du urte hobeto hasi. Abenduaren 22an Bizkaiko arku-tiro txapelketa jokatu zen Santurtzin, eta lehenengo lekua lortu zuen bertan, kategoria absolutuan. Handik aste gutxira, zapatuan, urtarrilak 11 lorpen berri bat gehitu du zerrendara: egun hartan Euskadiko txapelketa jokatu zuen Amurrion (Araba), eta han ere lehenengo postua eskuratu zuen zaldibartarrak. Era berean, Aretoko Euskal Ligako txapeldun izan da Cañete. Bestalde Elisabeth Luengo arkulari durangarrak hirugarren lekua lortu zuen Euskadiko Txapelketan.
Honako tiralari hauek osatu dute podiuma:
Bizkaiko arku-tiro txapelketa:
- Lidia Cañete (Zaldibar Arku Taldea)
- Ivonne Madariaga (Arkulariak taldea)
- Aurelia Muffat-Joly (Abanto Gezaleriak)
Euskadiko arku-tiro txapelketa:
- Lidia Cañete (Zaldibar Arku Taldea)
- Izadi Lopez (Diarco taldea)
- Elisabeth Luengo (Arkulariak taldea)