Zabaleta lau eta erdian eta Egiguren-Landa bikotea binaka, Olazarreko finalera sailkatu dira

Anboto 2024ko abenduaren 20a

Atzoko jardunaldiagaz finalista guztiak erabakita daude.

Atzo Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdi bi jokatu zituzten Zaldibarren. Emakumeen lau eta erdian Zabaletak 22-17 irabazi zion Etxegarairi. Gizonen binakakoan Egigurenek eta Landak 22-16 menderatu zituzten Lizeaga eta Azpiroz.

Horrenbestez, abenduaren 31 arratsaldean jokatu diren finalak erabakita daude:

Emakumeen lau eta erdia:

  • Zabaleta / Salsamendi

Gizonen lau eta erdia:

  • Etxeberria / Rekalde

Gizonen binakakoa:

  • Fernandez-Loza / Egiguren Landa

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!