N-634 errepidearen gaineko pasabide berria bihartik aurrera erabilgarri, Zaldibarren

Anboto 2024ko abe. 16a, 16:33

Euskal Trenbide Sareak bihar, martitzena, zabalduko du oinezkoentzako pasabide berria. Azpiegitura berriak eskailera finkoak eta igogailuak izango ditu. Era berean, tren geltoki berritua ere estreinatuko dute.

Euskal Trenbide Sareak oinezkoentzako pasabide berria eraiki du udalerria erdibitzen duen errepidearen gainaldean. Hainbat hilabeteko itxaronaldia amaituta, azpiegitura bihar bertan, martitzena, egongo da erabilgarri. Pasabide berriak Bilbo eta Zalduaran kaleak lotzen ditu, tren geltokia eta errepidearen beste aldeko gune urbanoa. Eskailera finkoak eta igogailuak izango ditu alde banatan. Oinezkoentzako pasabidea 30 metro luze da. Tren geltokiari dagokionez, Euskal Trenbide Sareak guztiz berritu ditu geralekuak. Argiztapena berritu dute eta 18 metro luze eta 3,5 metro zabal den markesina berria ipini. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!