Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketa azken txanpan sartu da. Gaur, 18:30ean, laugarren eta azken final laurdenak jokatuko dituzte Zaldibarko pilotalekuan. Lau eta erdian Rekaldek eta Ramirezek neurtuko dituzte indarrak. Binakako partidua honako hau da: Canabal-Balerdi / Egiguren-Landa.
Gaurko partiduak eta finalera arteko guztiak zuzenean ikusi ahalko dira ANBOTOren atarian. Koldo Aldalur ala Haritz Gallastegi arituko dira esatari eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…