Merkataritza sustatzeko deskontu-bonuak kaleratuko dituzte Zaldibarren

Anboto 2024ko aza. 26a, 13:23

Zaldibarko Udalak Gabonen atariko merkataritza kanpaina abiatuko du datorren astelehenean, abenduak 2, herriko establezimenduetako salerosketak sustatze aldera. Udalak 10 euroko 700 deskontu-bonu kaleratu eta herritarren eskura ipiniko ditu.

Txartelok udaletxean (goizez) eta liburutegian (arratsaldez) lortu ahalko dira. Kanpainaren ezaugarriak honako hauek dira: herritar bakoitzak bonu bakarra baino ezingo du erabili, eta txartelok ezingo dira janaria, edaria edota tabakoa erosteko baliatu. Era berean, herritarrek 20 eurotik gorako erosketetan erabili ahalko dituzte bonuok, betiere, kanpainara atxikitako establezimenduetan. Honako hauetan: Imendia, Egaña botika, Etarte, Maga Bebes, Maderlan, Pili ileapaindegia, Eroski City, Olga bitxiak, Irantzu ileapaindegia, Elisa Ileak ileapaindegia, Ortuzar iturgintza, Gizadi fisioterapia, Zutitu zentroa – Ibon Padilla, Onaindi supermerkatua eta Aho Zaldibar.

Txartelen kopurua mugatua da. Hau da: bonuok abenduaren 2tik aurrera egongo dira eskuragarri, agortzen diren arte. Udalak 7.500 euro bideratu ditu kanpainara.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!