[ZUZENEKOA] Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako bigarren final laurdenen emankizuna

Anboto 2024ko aza. 21a, 21:00

21:00etatik aurrera final laurden bi jokatuko dituzte.

Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketa azken txanpan sartu da. Gaur, 21:00etan, bigarren final laurdenak jokatuko dituzte. Binaka Aingeru Bernaola mañariarrak jokatuko du. Bera da txapelketan geratzen den eskualdeko ordezkari bakarra. Atzelari mañariarrak Karregal izango du bikotekide. Biek Apezetxearen eta Markaidaren kontra jokatuko dute. Aurretik, binakako partidua jokatuko dute Ibarluzeak eta Beitiak.

Gaurko partiduak eta finalera arteko guztiak zuzenean ikusi ahalko dira ANBOTOren atarian, 21:00etan hasita. Haritz Gallastegi kazetaria arituko da esatari —ezin duenean, Koldo Aldalur etorriko da— eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!