Ahotsenean parte hartuko duten musikarien zerrenda ezagutzera eman du Durangoko Azokak. 108 talde edo bakarlarik egin dute bertan parte hartzeko eskaera, eta 34 hautatu dituzte Ahotsenea Musika guneko egitaraua osatzeko. Durangoko Azokak emakume musikarien parte hartzea nabarmendu du, izan ere, taldeen erdietan emakumeren bat egongo da, gutxienez. Bestalde, musikari gazteen eta ibilbide luzekoen arteko oreka islatuko du egitarauak. Horrela, Txopet, Xsakara eta Toc taldeak igoko dira Plateruenako oholtzara, Mikel Urdangarin edota Kokein bezalako beteranoegaz batera. Estioloei dagokionez, "egungo panorama musikalaren aniztasuna" igarriko da, eta rocka, rapa, elektronika edota folk doinuak entzungo dira. Bestalde, Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko musikarien partaidetza hazi dela nabarmendu du Durangoko Azokak.
Ahotsenea Musika Guneko zerrenda osoa:
- Aho zakil konexion
- Ainke
- Albina Stardust
- Ameba
- Birkit
- Durundi
- Ekhi Lambert eta Haize Carricaburu
- Eneritz Furyak
- Ezpalak
- Kai Nakai
- Kaskezur
- Keia
- Kokein
- Kuartz
- Mikel Artieda eta Leire Berasaluze
- Maskak
- Mice eta Moxal / Odei Barroso eta Benizze
- Mikel Urdangarin
- Miriam Lujua
- Nize
- Neu Troia
- Orhi
- Mirari
- Hok Ttuk Hamalau
- Postal Kolekzionistak
- Saji
- Toc
- Tu-K
- Txopet
- Ur
- Xabaltx
- Xabier Badiola
- Xsakara
- Zinkha