Zaldua saskibaloi taldeak Jabier Sampedro omenduko du

Anboto 2024ko ira. 3a, 12:09

Omenaldi ekitaldia irailaren 14an egingo dute. Sampedroren omenezko plaka inauguratuko dute.

Irailaren 14a oroimenera iltzatuta geratuko den eguna izatea gura du Zaldua saskibaloi taldeak. Egun horretan Jabier Sampedro omenduko dute, urte askoan saskibaloi taldeko zuzendaritzan eta presidente lanetan ibilitako kidea. Kirol taldeak sare sozialen bitartez adierazi duenez, urte hauetan guztietan egindako lana aitortu gura diote Sampedrori.

Omenaldi eguna Zalduaren eta Getxoren junior mailako emakumeen arteko partiduagaz hasiko dute, 10:00etan. 12:00etan, Sampedroren omenezko plaka inauguratuko dute, eta, segidan, Zalduaren eta Tabirakoren arteko gizonezkoen senior mailako partidua jokatuko dute. Kirol ekintzak amaituta, bazkari herrikoia egingo dute, 14:30ean, eta arratsaldean, 17:00etan, saskibaloi taldeak aurkeztu eta argazki ofizialak egingo dituzte. Eguna musikagaz amaituko dute. Hatxe talde zaldibartarrak eta Teso musika jartzaileak emanaldiak egingo dituzte, 18:30ean eta 21:00etan, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!