Zaldibar Arku Taldeko Lidia Cañete garaikur birekin itzuli da Madrilen lehiatutako beteranoen Espainiako txapelketatik. Alde batetik, banakako txapelketa irabazi du arku rekurbatuarekin. Bestetik, talde mistokoan nagusitu da, Andoni Larrabeitirekin (Donostiako Diarco kluba) batera. Parte hartzaileek beroari eta haizeari aurre egin behar izan diote. "Sentsazio oso onekin itzuli nahiz eta helburuak bete baino gehiago eginda", adierazi du Cañetek.
Lidia Cañete eta Andoni Larrabeiti podiumeko gorenean.