[EGITARAUA]: Bakailao txapelketa, rocka eta antzerkia Goierriko jaietan

Anboto 2024ko uztailaren 17a

Zaldibarko Goierri auzoa jaietan murgilduko da urtarrilaren 18tik 21era. Egitarauan nabarmentzen diren ekitaldietako batzuk buruhandiak, paella txapelketa, antzerki obra bat eta erromeria dira.

EGITARAUA

Urtarrilak 18, eguena

  • 12:30 Omenaldia auzoko nagusiei. Ondoren salda.
  • 18:00 Taberna zabalduko da (txistorra egongo da).
  • 19:00 Jaiak iragartzeko txapligua eta donien-atxa altxatu.
  • 20:00 Bolo txapelketa, kanporaketa. Eusko Labeldun Basatxarri solomo pintxo potea.

Urtarrilak 19, barikua

  • 20:00 Sardina-jana.
  • 21:00 Bolatokia martxan.
  • 21:00 VIII. musika jaialdia: Nekktar, Hatxe eta Jon Uri, K-Rras & Kr8beatz. Ondoren, DJ Lander Luque 

Urtarrilak 20, zapatua

  • 11:30 Bakailao eta paella txapelketa
  • 12:30 – 13:30 Izen ematea.
  • 14:15 – 14:30 Paellak aurkeztu.
  • 14:30 – 14:45 Bakailaoa aurkeztu.
  • 17:00 Mus eta briska txapelketa.
  • 18:00 Antzerkia; ondoren txokolate-jana.
  • 19:30 Buruhandiak.
  • 21:00 Luhartz taldearen erromeria.
  • 21:00 Bolatokia martxan.
  • 23:00 Bolo-txapelketa.

Urtarrilak 21, domeka

  • 17:00 Ume eta gazteen Bolo-txapelketa.
  • 18:00 Asto-probak.
  • 18:30 Ume eta gazteen herri-jokoak.
  • 19:30 Donien-atxa bota.
  • 20:00 Argazki proiekzioa.
  • 21:00 Jaiei amaiera emateko traka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!