[EGITARAUA]: Paella txapelketa, saiheski jana eta kontzertua Eitzagako jaietan

Ekaitz Herrera 2024ko eka. 27a, 12:01

Asteburu honetan jaiak ospatuko dituzte Zaldibarko Eitzaga auzoan. Ekitaldiak bihar bertan hasiko dituzte, nagusientzako bazkariagaz. Arratsaldean umeentzako pintura eta marrazki lehiaketa eta txokolatada herrikoia izango dituzte. Zapatuan giro herrikoia nagusituko da auzoaz. 

EGITARAUA

Ekainaren 28a, barikua

  • 14:00 Nagusientzako bazkaria Eitzagako Auzo Etxean.
  • 18:00 Umeentzako pintura eta marrazki lehiaketa.
  • 19:00 Txokolatada herrikoia.
  • 19:30 Txopoa altxatzea.

Ekainaren 29a, zapatua

  • 12:30 Paella eta patata tortilla lehiaketa parkean.
  • 14:00 Plateren aurkezpena.
  • 14:15 Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa. Ondoren, bazkari herrikoia.
  • 18:00 Bolo jaurtiketa.
  • 19:00 Bolo lehiaketa. 
  • 20:00 Saiheski-jan herrikoia.
  • 21:00 Festak girotzeko afaria.
  • 23:00 Musika kontzertua: Aiama taldea.

Ekainaren 30a, domeka

  • 12:30 Meza San Pedro ermitan. Ardoa eta galletak bertaratuentzat. 
  • 13:45 San Pedrotik jaitsiera trikitilariekin, eta euskal dantzak parkean. 
  • 14:00 Txirikil joko tradizionala.
  • 18:00 Herri kirolak: Asto probak.
  • 20:00 Errifaren zozketa.
  • 21:00 Jaien amaierako azken traka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!