Eskualdeko umeen pilota txapelketako finalak jokatu zituzten atzo, Zaldibarren

Anboto 2024ko ekainaren 21a

Umetxoen eta umeen irabazleak erabaki ziren.

Atzo XVI. Eskualdeko umeen pilota txapelketako finalak jokatu ziren Zaldibarko Olazar pilotalekuan. Umetxoetan Amutxastegi-Maortua bikotea izan zen irabazlea Iturriagaetxebarria-Araukua bikotearen aurka: 18-8. Umeak B kategoriako finala oso lehiatua izan zen: 18-17, Urizar eta Lizardiren alde, Noriega eta Maortuaren kontra. Azkenik, Umeak A mailan Albizu-Padilla bikoteak 18-12 irabazi zion Maortua-Antxia bikoteari.

Nagusien lagunartekoan Bikandi-Atutxa bikoteak irabazi zuen Pascual-Iturberen kontra: 22-15.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!