Zaldibarko Aldatsa goitibehera taldeko kideak pozik daude atzoko probak izandako harreragaz. Eguraldia lagun, ikusle mordoa batu zen Goierritik beherako errepide bazterretan, Euskal Inertzia Kopako proba puntuagarrietako bat ikusteko. Proban 38 bat goitibehera lehiatu ziren eta aurreko edizioetan bezalatsu, aurten ere, neumatikodun ibilgailuek lortu zituzten jaitsiera markarik bizkorrenak. Denborarik onena Aritz Astobieta pilotuak eta Ibai Alba ekopilotuak osaturiko bikoteak lortu zuen. Busturialdeko kide biek 54 segundo behar izan zituzten Goierritik Solozabalera arteko bidea egiteko. Denbora horrekin, orain arteko errekorra hobetzea lortu zuten (orain artekoa 55 segundoan zegoen). Etxekoen artean Joseba Herreros nabarmendu zen. Aldatsa goitibehera taldeko kideak 58 segundo behar izan zituen jaitsiera burutzeko. Gainera, kategoria europarrari dagokionez, Herreros izan zen garaile.
Aldatsa goitibehera taldeko kideek jardunaldian zehar egondako normaltasuna azpimarratu zuten. Ez zen istripu larririk egon eta urtetik urtera gero eta gehiago dira proba egitera animatzen diren goitibherak.
Argazkia: Rafa Iraeta.