[EGITARAUA] Belako, Tatxers eta Ithaka, besteak beste, Zaldibarko txosnagunean

Anboto 2024ko ekainaren 13a

Belako. (Mikele Billelabeitia)

Herrixen jaixek ekimenak Zaldibarko txosnaguneko egitaraua aurkeztu du. Koadrilen arteko Txallengea, edota Belako, Tatxers eta Ithaka taldeen kontzertuak egongo dira, besteak beste. 

ZALDIBARKO TXOSNAGUNEA

EKAINA

  • Ekainak 22, tortila txapelketa, 12:00etan, Zaldua plazan.
  • Ekainak 30, XI. Argazki rallya, 08:30-14:30, liburutegi zaharrean. 

UZTAILA

  • Uztailak 4:
    • 17:00etan, koadrilen arteko Txallengea, Zaldua plazan.
    • 18:00etan, koadrilen jaitsiera, Zaldua plazatik. 
    • 19:30ean, poteo girotua
    • 22:30ean kontzertuak: Ithaka eta Zilibito records 
  • Uztailak 5:
    • 18:00etan, koadrilen arteko Txallengea, txosnagunean. 
    • 19:00etan, Elektrokela elektrotxaranga. 
    • 22:30ean, kontzertuak: Belako, Tatxers eta Malakias MX3 
  • Uztailak 6:
    • 14:30ean herri bazkaria, txosnagunean. 
    • 17:00etan, koadrilen arteko Txallengearen finala
    • 19:00etan, Matraka elektrotxaranga. 
    • 22:30ean kontzertua: Jon Uri, K_arra eta Kr8beatz
    • 23:30ean, erromeria: Altxa Porru
  • Uztailak 7:
    • 12:00etan, euskal dantzak, plazan.
    • 19:00etan, bertso saioa: Etxahun Lekue, Oihana Bartra, Jon Maia eta Aissa Intxausti (gai jartzailea: Amaia Agirre), Zaldua plazan. 
  • Uztailak 12:
    • 18:30ean, Argazki rallyaren emanaldia, eta sari banaketa, liburutegi zaharrean. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!