Zaldua Kirol Elkarteak antolatuta, Zaldibarko futbito maratoiak 32. aldia egingo du ekainaren 28tik 30era. Interesatuek ekainaren 16ra arte dute izena emateko aukera Paularen Zokoa tabernan. 100 euro da talde bakoitzeko. Taldeak 10 jokalarikoak izan daitezke gehienez eta zazpikoak gutxienez. Taldekide izateko gutxieneko adina 16 urte da.
Zozketa ekainaren 27an, 20:00etan, egingo dute kiroldegian. Torneoa ekainaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko da Zaldibarko kiroldegian. Talde irabazleak 1.000 euro jasoko ditu; bigarrenak, 650 euro; hirugarrenak, 350 euro, eta, laugarrenak, 250 euro. Herriko talderik onenak 250 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 150 euro.