Euskal Herriko artisten lanak ikusgai Zaldibarren, Palestinarekiko elkartasunez

Ekaitz Herrera 2024ko mai. 30a, 15:30

Zaldibar-Palestina dinamikak elkartasun eguna antolatu du zapatu honetarako. Artisten obrekin osaturiko erakusketaz gainera, elkarretaratzea egingo dute udaletxeko plazan.

11:30 aldera ekingo diote elkartasun goizari, udaletxeko plazan atonduriko erakusketagaz. Bertan, Euskal Herriko 23 artistak Palestinagazko elkartasunez osaturiko artelanak erakutsiko dituzte. Tartean egongo dira Unai Iturriaga, Ainara Azpiazu Axpi, Joseba Beramendi Exprai, Ane Arzelus, Unai Gaztelumendi, Unai Bergara, Leire Urbeltz eta Higinia Mlmö artisten lanak, besteak beste. Erakusketak irauten duen bitartean, musika eta arabiar pastak izango dituzte. Horrez gainera, horma irudi bat margotuko dutela ere aurreratu dute. Elkartasun goiza elkarretaratze bategaz amaituko dute. Elkarretaratzea 14:00etan izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!