[ARGAZKI GALERIA] Balendin Lasuen omendu dute Zaldibarko Ezpatadantzari Egunean

Anboto 2024ko mai. 25a, 22:36

Eskualdeko bederatzi udalerritatik joandako 11 dantza talde bertan bat dira Durangaldeko Ezpatadantzarien Eguna ospatzeko gaur eguerdian.

Balendin Lasuen omendu dute, politikari, enpresari, kultur sustatzaile eta ikerlari zaldibartarra jaio zen 100. urteurrenagaz bat eginda. Lasuenek lan handia egin zuen Euskal Herriko kultura suspertzen. Zaldibarko Koralean, herriko alkatetzan eta herriko kultur bizitzan asko eragin eta beste horrenbeste erein zuen. Dantzaria ere izan zen. Zortzi urterekin irten zuen lehenengoz plazara, 1932an.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!